Pribatutasun politika

Merkataritza izena: ASOVASNA

e-Mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. 

Domeinuaren izena: www.asovasna.com 

Datu Pertsonalak Babesteko (LOPD) 15/1999 Lege Organikoaren eta hura garatzeko araudiaren arabera, lege horren 5. eta 6. artikuluak betetzeko xedearekin zehazki, webgunearen arduradunak jakinarazi nahi die datu pertsonalak emango dituzten erabiltzaileei datu horien konfidentzialtasuna babestu eta ASOVASNAren titulartasuneko fitxategi batean gordeko dituela.

Erabiltzaileek, dagokion laukian marka eginez, baimena ematen diote zerbitzu emaileari, espresuki, libreki eta zalantzarik gabe, beren datu pertsonalak zeregin hauetan erabiltzeko: merkataritza publizitatea bidaltzeko e-mail, fax, SMS, MMS, komunitate sozial edo beste edozein bitarteko elektroniko edo fisikoren bitartez. Merkataritza komunikazioak zerbitzu emaileak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuei buruzkoak izango dira, edo haren kolaboratzaileek eskaintzen dituztenei buruzkoak (zerbitzu emaileak akordio bat duenean bere kolaboratzaileekin merkataritza promozioa egiteko bere bezeroen artean). Kasu horretan, hirugarrenek ez dute datu pertsonalak eskuratzeko modurik izango. Edonola ere, merkataritza komunikazioak zerbitzu emaileak egingo ditu, eta haren sektorearekin erlazionatutako produktu eta zerbitzuei loturikoak izango dira.

Azterlan estatistikoak egiteko. Aginduak, eskabideak edo erabiltzaileak egin dezakeen beste edozein eskari izapidetzeko, konpainiaren webguneak harremanetarako eskaintzen duen edozein baliabide erabilita. Webguneko albisteen buletina igortzeko.

Zerbitzu emaileak ziurtatu egiten die espresuki erabiltzaileei ez dituela inolaz beren datu pertsonalak beste konpainia batzuen esku utziko, eta inoiz datu horiek era batean edo bestean hirugarrenen esku utzi behar badira, lehenik baimen espresua, informatua eta zalantzarik gabekoa eskatuko zaiela titularrei. Webgunean eskatutako datu guztiak derrigorrezkoak dira, beharrezkoak direlako zerbitzu egokia eskaintzeko erabiltzaileari. Datu guztiak ematen ez badira, zerbitzu emaileak ezin izango du ziurtatu eskainitako informazioa eta zerbitzuak guztiz egokiak direnik erabiltzailearen beharretarako.

Edonola ere, zerbitzu emaileak erabiltzailearen eskubideak errespetatuko ditu (datuetan sartzeko eskubidea, datuak zuzentzeko eskubidea, datuak ezerezteko eskubidea, informazio eskubidea eta aurka egiteko eskubidea), indarrean dagoen legediaren arabera. Hori dela-eta, Datu Pertsonalak Babesteko (LOPD) 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, erabiltzaileak bere eskubideak gauzatu ahal izango ditu, dagokion eskabidea eta NANren kopia bidalita helbide hauetara:

E-Mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. 

Era berean, erabiltzaileak baja hartu ahal izango du edozein harpidetza zerbitzutan, klik eginez zerbitzu emaileak bidalitako mezu elektroniko guztiek horretarako duten eremuan. Gainera, zerbitzu emaileak beharrezko neurri guztiak hartuko ditu (teknikoak eta antolakuntzakoak) datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, datu horiek galtzea edo aldatzea saihesteko, edo baimenik gabeko hirugarrenei datu horietara iristea galarazteko.

KOMUNIKAZIOAK ETA JAKINARAZPENAK

Komunikazioak eta jakinarazpenak eraginkortzat hartuko dira, ondorio guztietarako, erabiltzaileak erregistro altaren inprimakian adierazi duen helbide elektronikora egiten direnean. Aldaketarik egonez gero erabiltzailearen datu pertsonaletan edo helbide elektronikoan (ASOVASNAk bezeroarekin harremanetan jartzeko erabiltzen duen helbidean), horren berri eman beharko dio nahitaez erabiltzaileak ASOVASNAri. Erabiltzaileak bermatu egin behar du datuak bereak eta egiazkoak direla.

ASOVASNAk eskubidea izango du webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, aurrez abisatu gabe, eta edukiak eta eskaintzen dituen zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, baita eduki eta zerbitzu horiek webgunean aurkezteko eta kokatzeko modua aldatu ere.

COOKIEAK ETA AKTIBITATE FITXATEGIA

Zerbitzu emaileak, bere kontura edo neurketa zerbitzuez arduratzeko kontratatu duen hirugarren baten kontura, cookieak erabili ahal izango ditu erabiltzaile bat webgunean nabigatzen ari denean. Cookieak web zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzailearen aktibitateak erregistratzeko nabigazio denboran. Webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo bati eta haren ordenagailuari lotuta daude soil-soilik, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen. Cookieak erabiliz, zerbitzariak erabiltzailearen web nabigatzailea errekonozitu dezake, errazagoa eginez nabigazioa; adibidez, sarbidea errazten diete aurretik erregistratu diren erabiltzaileei, eta haientzat bakarrik diren eremu, zerbitzu, promozio edo lehiaketetara sartzen uzten diete, bisita bakoitzean erregistratu behar izan gabe. Gainera, erabilera eta trafiko parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, eta sarrera kopurua eta bilakaera kontrolatzeko.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookieak jaso izanaren abisua jaso eta ekipoan instala daitezen galarazteko. Gai honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu nabigatzailearen argibideak eta eskuliburua. 

Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileak webguneak (edo haren izenean diharduen hirugarren batek) bidalitako cookieak instalatzeko baimena ematea. Edonola ere, litekeena da erabiltzaileak saio bat hasi behar izatea aurre-erregitroa edo “login”-a eskatzen duen zerbitzu bakoitzean. Webgune honetan erabiltzen diren cookieak aldi baterako sortzen dira, transmisioa hobetzeko helburu bakarrarekin, eta ez dira inolaz ere erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.

IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbide bat ordenagailu bati Interneten sartzen denean automatikoki esleitzen zaion zenbaki bat da. Informazio hori zerbitzariaren aktibitate fitxategi batean erregistratzen da, eta datuak prozesatu egin daitezke ondorioz, soilik estatistikoak diren neurketak egiteko: orri inprimatuen kopurua, web zerbitzuetara eginiko bisita kopurua, bisita hurrenkera, sarbidea, etab.

SEGURTASUNA

Webguneak industrian oro har onartuta dauden informazio segurtasunerako teknikak erabiltzen ditu (hala nola firewalls, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak), baimenik ez duen inor datuetara irits ez dadin. Horretarako, erabiltzaileak/bezeroak baimena ematen dio zerbitzu emaileari datuak eskura ditzan sarbide kontrolean egiaztatzaile gisa erabiltzeko. Kontratazio prozesu guztiak, edo informazio pertsonal garrantzitsua (osasuna, ideologia...) erabiltzea dakarten prozesuak, komunikazio protokolo seguru baten bidez transmititzen dira (Https://,...), bide elektronikoz bidalitako informaziorako sarbidea ixteko hirugarrenei.